Amarauna
Haragi gorri gutxiago
Haragi gorri gutxiago osasuna eta ingurumena zaintzeko
Irati EGibar | EITb Media
Alberto Garzon ministroak haragi gorriaren kontsumoaz esandakoaren harira, ekoizpen moduez, ingurumenaz eta osasunaz
-
Haragi gorria
24:49 min
Osasuna eta ingurumena zaintzeko haragi gorri gutxiago kontsumitu behar dela dio Alberto Garzon kontsumo ministroak.
Hegoi Martin nutrizionistak, Maite Carriet beganoak, Jon Arruti Beizamako abeltzain eta ENBAko kideak, eta Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNE sindikatuko presidenteak euren iritzia eman dute ostegunean ministroak haragi gorriari buruz esandakoen harira.
Marixe Ruiz De Austryk eta Iñigo Arratibelek ere, gazte tertulian gaiari buruz pentsatzen dutena esan digute. Etxean haragia jateko ohitura badaukate, baina, aldi berean, gizartean ere ohitura aldatzen ari dela uste dute.