Itxi

Amarauna

Bioterra

"Ekonomia zirkularra", aurtengo Bioterra azokan askotan entzungo dugun hitza

Arantxa Arza | EITB Media

Munduko Bankuak ohartarazi duenez, ezer aldatzen ez badugu eta biztanleriaren kontsumoa orain arte bezala areagotzen bada, 2050.urtean hiru Lur planeta beharko ditugu bizirauteko.

  • Bioterra azoka, Irungo Fikoban

    Bioterra azoka, Irungo Fikoban

    18:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energía berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka da BIOTERRA. Ingurumenaz eta jasangarritasunaz arduraturiko 100 erakusketari baino gehiago biltzen ditu igandera bitartean Irungo Ficoban aurkituko dugun azokak.

Aurtengo Bioterran  besteak beste hauek aurkituko dituzu: ziurtagiri ekologikoa, elikadura, ehungintza eta kosmetika duten produktuak. Kosmetika eta higiene naturala, ehunak eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, erremedio naturalak, bioeraikuntza eta autokontsumoa. Gainera, BIOTERRAZAn eskaintza gastronomiko ekologikoez gozatzeko aukera dago.