Amarauna
Digi-atala
Agur familia-liburuari eta "Yahoo respuestas"i
GORKA OTAEGI | EiTB Media
Senar-emazte eta seme-alaben arteko ahaidetasuna jasotzen zuen agiria desagertu da; baita 2000ko hamarkadan modan izan zen galde-erantzunen ataria ere. Maite Goñik eta Egoitz Gonzalezek kontatu dute.
-
Familia libuuru fisikoa desagertu da Hego Euskal Herrian
33:59 min
Ezkontzean ematen zen, edo seme-alabak izatean. Familia liburuarenak egin du Hego Euskal Herrian. Dagoeneko ez da paperean emago. Agiri digital batek ordezkatuko du bai liburuxka, baita bertan jasotzen zen failia-eredua ere.
2000ko hamarkadan bolo-bolo ibili zen Yahoo respuestas ataria ere betiko desagertuko da. Bertan jendeak idatzita utzi zituen galde-erantzunik barregarrienak bildu ditugu.
Inon topatu ez, baina milioika saltzen ari diren bideokontsolen misterioaz eta geure posta elektronikoaren helbidea leku guztietan ez emateko trikimailuez ere aritu gara Digi-atalean Maite Goñi eta Egoitz Gonzalezekin.