Itxi

Amarauna

Napoliko pizzak

Sekula itzaltzen ez den Napoliko labea eta pizzarentzako ama orea dira sekretuak

Arantxa Arza | EiTB Media

Goi mailako sukaldaritzatik datoz Dani Lasa eta bere kideak. Italiar erako pizzak egiten dituzte Grosen. Ama orea erabiltzen dute eta horren inguruko ikerketan ari dira burubelarri ireki zutenetik

  • Napoliko labea barruan sua gori-gori duela

    Napoliko labea barruan sua gori-gori duela

    17:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Stefano Ferrararen labe borobildua beti dago piztuta Groseko Humo pizzeria berrian. Minutu eta erdian egosia dago ama orez eginiko pizza. Osagaietan, betiko gazta eta tomateaz gainera  tripakiak, bakailoa, zizak erabiltzen dituzte, euren helburua baita, Napoliko pizzak egitea baina berta-bertako produktuak erabiliz. Donostiako Gros auzoan daude, San Franzisko kalean eta pandemiaren zailtasunei aurre eginez dihardute eguneroko lanean.