Itxi

Amarauna

Aurkikuntza garrantzitsua

Pott bandaren duela 40 urteko aldizkariak topatu dituzte

GORKA OTAEGI

Soto batean azaldu dira, altzari eta sagardo botila artean, Sarrionandia, Atxaga, Ordorika, Juaristi, Iturralde eta Ertzillak 1980an argitaratutako "Pott Tropikala"ren ehundik gora ale.

  • "Pott Tropikala"ren azala

    "Pott Tropikala"ren azala

    24:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ez dirudi duela berrogei urtekoak direnik. Paperak txukun jarraitzen du. Antzematen da kalitate onekoa zela". Bernardo Atxagaren anaia Ramonek ez zuen espero bere sotoan horrelako "aurkikunta arkeologikorik" egingo zuenik: 1980ko ekainean Pott bandak argitaratutako azken aldizkariaren ehundik gora ale, "Pott Tropikala" goiburupean argitaratuak.

"Kolore pixka bat eman nahi izan genion frankismo amaierako Bilbo industrial eta gris hari", gogoratu du Joxe Mari Iturraldek Euskadi irratiko "Amarauna"n. Berrogei urteren ostean, sotoan topatutako ale haiek Durangoko Azokan saltzen ari dira Pamiela argitaletxearen bitartez. "Azokari oparia egin nahi genion eta horregatik jarri ditugu aldizkariak salgai bere webgunean", azaldu digu Pello Eltzaburu Pamiela argitaletxeko editoreak.

Argitaletxea zabaltzearekin amesten zuten, frankismoaren amaieran Euskal Herriak zuen kultur atzerapena gainditzearekin. Gazteak ziren, eta atzerriko abangoardiako artisten joerak inportatu nahi zituzten. Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde, Manu Ertzilla eta Ruper Ordorikak etorkizunera urratsa eman nahi izan zuten "Pott banda" sortuz. Hitzaldiak, emanaldiak... eta 6 aldizkari dira taldeak euskal kulturari emandako uzta.

"Pott Tropikala" zabaldu eta bertan azaltzen diren eduki transgresoreez, bandaren amaieraz -"zorretan amaitu genuen"- eta bete gabeko ametsez ere aritu gara Iturralde eta Eltzabururekin. Entzun solasaldia.