Itxi

Amarauna

Bisitarientzat erakarmen

Gaztelugatxeren orainaz eta geroaz

Bizkaian bisitari gehien erakartzen dituen bigarren lekua da. Inguru horren babesa eta bisitariak nola uztartu, galdera egin diegu Bermeoko alkateari eta SOS Gaztelugatxe plataformako kide bati.

  • Gaztelugatxe. Wikimedia.

    Gaztelugatxe. Argazkia: EiTB

    25:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alkateak jasangarritasunaren aldeko apustua berretsi du. Inguru horrek sortzen duen "erakargarritasuna kudeatu beharra" dagoela dio eta irtenbideak eman behar zaizkiola erantsi du. Hala, eta ingurua biotopo babestua dela kontuan izanda, erakundeetatik lantzen ari diren turismo eredua "jasangarritasunean oinarrituta" dagoela esan du. Eta horri lotuta, "bisitari kopurua eta zer turismo mota nahi dugun kontrolatu beharra dago", gaineratu du Aritz Abaroak. Aldundiak egunean 3.024 bisitariko muga ezarri zuen martxoan, baina COVID-19a dela eta, 960ra murriztu du.

Bestalde, Aldundiak eraiki asmo zuen aparkaleku proiektua baztertu ondotik, bisitariak Gaztelugatxera garraio publikoa erabiliz eramatea babestu du Abaroak.

Sos Gaztelugatxe plataformak berriz, aparkaleku proiektuaren kontra jarri ziren alegazioak erantzutea eskatzen dio Aldundiari. Proiektuak ingurumenari eta hirigintzari lotutako "hainbat lege apurtzen" zituela diote. Bestetik "turismo masifikatuak paisaia degradatzearen kontra" hitz egin digu Eider Gotxi bozeramaileak eta bisitarien eta hara joaten diren kotxeen kopurua neurtu eta kontrolatu behar dela adierazi du. Aldundiak eta Bermeoko Udalak "esaten dutena eta egiten dutena ez datoz bat" gaineratu du Gotxik.