Itxi

Amarauna

Gizartea

Mikel Kazalis: "Baneukala ere ez nekien indar bat atera dit barrutik minbiziak"

Medikutarako hurrengo zita sei hilabetera du Zarauzko musikariak. Atzean uzten ari da minbizia, indarra berreskuratzen, osatzen. Gaixotasuna diagnostikatu ziotenetik gaur arteko bidea errepasatu du.

  • Mikel Kazalis, Euskadi Irratiko egoitzan

    Mikel Kazalis, Euskadi Irratiko egoitzan

    39:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eztarriko minbizia gainditu du Mikel Kazalisek eta "bizitza ospatzeko" oholtzara itzultzeko desiatzen dago. 'Fenix Tour 2020' bira egin nahi dute Anestesia taldekoek baina pandemiak eragotzi egin die, oraingoz. Taldekideekin entseguetan "gozatzen" ari da orain Kazalis, baina gorriak ikusi ditu aurretik. "Neukan energia apurra bizirik egoteko gorde behar izan dut".

Sufritutakoaz mintzatu da Kazalis, eta ikasitakoaz ere bai. Gaixoaldiaren latzenean aurrera egiteko bildu zuen indarraz hitz egin du, Iñigo Muguruza lagunaren heriotzak emandako kolpeaz, eta Muguruzaren omenezko kontzertuak emandako bultzadaz; inflexio puntua izan zen: "Urtebete inguru neraman gitarrarik edo baxurik eskuetan hartu gabe (...) Ia-ia zutik egoteko indarrik ez neukan, baina bajua jotzen ondo moldatu nintzen".