Amarauna
Perez Sagutxoa
Perez sagutxoa lanean ari da itxialdi egoeran ere
Andoni Egañak kontatu du 'Atzekoz aurrera'. Oinarrizko jharduerak ez direnak ere ari dira lanean, hil ala bizikoak izan gabe. Nola ez da ariko Perez Sagutxoa?
-
Perez Sagutxoaren xafla, Madriden
4:05 min
Alfonso XIII. aren hortza-galtzeak ekarri zion sona Perez Sagutxoari XIX. mendean. Erregetarako izendatutako 8 urteko haurrari hortza erortzea arintzeko, Luis Coloma idazle jesuitari eman zioten ipuina idazteko enkargua eta hark Dáulwyko baronesak asmatutako sagutxo onaren ipuina hartu zuen oinarri, “Bonne pettit souris" deitutakoa. Bueltan bueltan iritsi da Egaña ilobari konfinamenduan eroritako hortzaren kontura. Burko azpiko hortzaren trukean oparia nola, hala ari dira zenbait enpresatan lanean, jarduera oinarrizkoen izenean.