Amarauna
zutabea Fermin Erbiti
Makroekonomiak ez du egia guztia kontatzen Fermin Erbitiren ustean
Txileko ekonomia goraipatzen zutenak isil-isilik daude orain Nafarroako Kontuen Ganberako komunikazio arduradunaren arabera. Makroekonomiak ez du Euskadiko pobrezia ere erakusten eta oro ez da urre.
-
Elikagai Bankuak jasotako janaria
3:54 min
Datu makroekonomikoak ezbaian jarri ditu Fermin Erbitik Amarauneko zutabean. Herrialde baten garapenari buruzko datuek ez dute erakusten pobrezian bizi direnen egoera zein den eta hori ere ekonomian inportantea da. Txileko eztanda sozialari begiratu besterik ez dagoela dio Erbitik bere gogoetan. Euskadin ere janari bilketa egiten ari dira asteburu honetan.