Itxi

Amarauna

'El Hoyo' Sitgesen

Zorion Eguileor: 'Errodatzen hasi baino bost egun lehenago onartu nuen lan hau'

'El Hoyo' G. Gaztelu-Urrutiak zuzendutako filmak lau sari jaso ditu Sitgesen: Film onena, efektu berezi onenak, zuzendari berri onena eta ikusleena. Gidoi zoragarria duela aitortu du Eguileorrek.

  • Zorion Eguileor "El Hoyoko" protagonista bizarra kentzen

    Zorion Eguileor "El Hoyoko" protagonista bizarra kentzen

    13:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zorion Eguileor, Ivan Massagué El Hoyo filmean, protagonistetako bat da. Gaiztoa da bere pertsonaia, baina lana eskaini orduko gidoi oso ona zuela jabetu zen eta baiezkoa eman zion, nahiz eta errodatzen hasteko bost egun besterik ez ziren falta.

Pelikula ederra dela aitortu digu Eguileorrek, hasiera batean antzerkirako idatzia eta gero film bihurtua.

Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiaren estreinuan emango dute Donostian, zinema aretoetara Azaroaren 1ean eta gero Netflix-era.