Itxi

Amarauna

Paxkal Indo, bere buruaz

Paxkal Indok Seaskako lehendaritza utziko eta Peio Jorajuriak hartuko du

11 urtez Seaskako presidente izan ondoren, Garapen Kontseiluko lehendakari izatera pasako da Donibane Lohitzunen jaiotako musikari eta suziri egilea. Seaska bikoiztu egin da bera hasi zenetik.

  • Paxkal Indoren hurbileko argazkia

    Paxkal Indoren hurbileko argazkia

    26:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Paxkal Indo, 1968an sortua Donibane Lohitzunen. Baigorrin bizi da, euskaraz bizitzeko hautua egin duelako. 11 urte egin ditu Seaskako lehendakari. 2100 ikasle ziren orduan, 4000tik gora orain. Gazteek kalean euskararik ez dutela erabiltzen onartzen du, baina beretzat inportanteena "euskara jakitea da, jakin ezkero erabiliko dute, ez badakite sekula ez". Seaska utzi egingo du, Peio Jorajuriak hartuz bere postua eta orain Iparraldeko Garapen Kontseiluko presidente izatera pasako da. Taldean lan egitea beharrezko du, baita musika ere. BBXA taldean xirula eta perkusioa jotzen ditu kantatzeaz gainera, eta bere lanbidea suziriekin musika ikuskizunak egitea du.