Itxi

Amarauna

Ahots ondarea

150 grabazio ordu, ahotsezko herri ondarea, Jesus Mari Olano Fondoan

Ez Dok Amairuren 66ko aurrenengo emanaldia, Gabriel Arestiren hitzaldia, Xalbadorrek txistuak jaso ostean kantatutako bertso minak eta beste jaso ditu Joxan Goikoietxeak eta zabaldu egingo dituzte.

  • Joxan Goikoetxea Jesus Mari Olano Fondoaren triptikoa eskuetan duela Euskadi Irratiko Amaraunean

    Joxan Goikoetxea Jesus Mari Olano Fondoaren triptikoa eskuetan duela Euskadi Irratiko Amaraunean

    20:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

1950-60 urteetako soinu grabazioak izan ditu gordeta Hernaniko Olanotarren familiak eta altxor hori iritsi Joxan Goikoetxearen eskuetara. 10 urte eman ditu digitalizatzen, aztertzen eta sailkatzen eta gaur egin dute aurkezpena Hernaniko udaletxean. Jesus Mari Olanok eman zion hauek jaso, gorde eta zabaltzeko ardura. Orain urtebete zendu zen Olano, eta orain dakar Joxan Goikoetxeak bilduma Izura elkarte sortu berriaren babesean. Galtzen den altxor bakarra, gordetzen dena dela dio Goikoetxeak. Zabaltzen dena berriz, irabazten dena.

Baga Biga Higa sentikaria, 1972ko emanaldiaren grabazioa ekarri digu. Xabier Lete entzun dugu "Behin Batez izan nintzen" kantatzen, baita Benito Lertxundi Joan Manuel Serraten "Agurearen heriotza" abesten ere. Orduan hogei urte pasatxo zituzten abeslarien grabazio argitaragabeak, bilduma zabalaren lagin gisa eskeini dizkigu. Ahots bilduma gorde eta eskura nola jarri aztertzen ari dira orain.