Amarauna
Gai Librean: Fermin Erviti
Epaitegiak, epaileak eta epaiak
Bateragune, Iñigo Cabacas, De Miguel eta hipoteken auziek epaitegietara begira jarri dute Fermin Erviti. Justiziaz mintzo da zutabe honetan.
-
3:37 min
"Justitia anderea asteko izarra izan dugu. Bateragune, hipotekaren zerga, Iñigo Cabacas, De Miguel auizak. Greziako jainkosa beraz, protagonista nagusia. Eta ez onerako, nire ustez. Izan ere berriro ere balantza galduta ageri zaigu. Eta haren aintzinean denok berdinak garela adierazten duen begietako zapia kenduta. Eskuin eskuko ezpatari eutsiz, hori bai, haren boterea islatzeko". Horrelaxe hasi da 'Amarauna' saioan ''Gai Librean'' Fermin Erviti Nafarroako Kontu Ganberako Komunikazio arduraduna.