Amarauna
Bertsolari txapelketa
Bertsolari Txapelketa Nagusia hasi den honetan nola daude bertsolariak?
Bertsolariekin hizketan: Amets Arzallus, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, aitor Sarriegi, Maialen Arzallus eta Igor Elortza. Nola zaudete?
-
Mintzola
4:23 min
Lau urte dira Juanito Dorronsorok Amets Arzallusi txapela jarri ziola, eta honek “aitarena den txapela eskaintzen diot amari” kantatu zuela. Baigorritik Barakaldora doa aurtengo Txapelketa Nagusia. 43 bertsolarik hartuko dute parte edizio berri honetan. Hiru fase izango ditu txapelketak: Finalaurdenetan, 36 bertsolari, finalurrekoen lehen itzulian, 24 eta finalaurrekoen bigarren itzulian 18. Finalean, 8 bertsolari. Finala abenduaren 17an Barakaldon, Amets Arzallus zuzenean sailkatuta dago.
Bederatzi bertsolariren ahotsak entzun dira 'Amarauna' saioan: Amets Arzallus, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, aitor Sarriegi, Maialen Arzallus eta Igor Elortza. Txapelketa nagusi abian den honetan nola sentitzen ote dira?