Amarauna
Atentatua Londresen
Londresen 10 lagun hil dira eraso bikoitz batean, tartean 3 erasotzaileak
3 erasotzaileek London zubian hasi dute erasoa furgonetarekin jendearen kontra eginez; ondoren, Borough azokara joan, eta taberna batean labankatu dituzte bertan zeudenak. Poliziek tiroz hil dituzte.
-
11:53 min
3 hilabetean 3. erasoa, Erresuma Batuan. 15 egunen barruan bigarrena. Ez da Cardiffen izan…. Championseko finalerako, hortzetaraino armatu eta itxitako hirian. Londresen. Eta London Brigden aurrena. Borough azokan gero. Maider Lacalle 'Amarauna'ko kolaboratzaileak eta Antton Peña Londresen bizi den enpresariak kontatu digute atentatua nola bizi izan duten eta nola dagoen Londres.
Hauteskunde atarian gertatu da Londresen eraso bikoitza. Euskal Herrian gaueko 11ak zirenean Kaosa, Londres zubira iritsi zen lehenengo. Berriro furgoneta bat oinezkoen kontra. Ondoren, Londres zubitik Borough azokara Joan ziren erasotzaileak. Furgonetatik jaitsi eta taberna batean sartu ziren. Polizia iritsi aurretik labankadaz eraso egin zieten bertan zeudenei.
Azokako lekukoek tiroak entzun zituzten. Jendea norabide guztietara ihesean . Poliziak 3 erasotzaileak hil zituen. 10 hildako izan dira guztira, horietako 3 erasotzaileak.
leak.