Amarauna
Juanba Berasategi hil da
Amaitu da Juanba Berasategiren animaziozko filma: sar dadila kalabazan
Juanba Berasategi, animaziozko euskal zinemaren aintzindaria, minbiziarekin hil da 65 urterekin. Izatez pasaitarra, ofizioz zinemagilea eta ilustraziogilea, Lotura Films ekoiztetxearen sortzailea.
-
7:24 min
Juanba Berasategi animaziozko euskal zinemaren aintzindaria minbiziarekin hil da 65 urterekin. Izatez pasaitarra, ofizioz zinemagilea eta ilustraziogilea, Lotura Films ekoiztetxearen sortzailea. Joserra Senperena musikariak harekin proiektu askotan hartu du parte, besteak beste oraindik estreinatu ez den NUR eta Herensugearen tenplua. Berasategiri buruz aritu da Senperena 'Amarauna' saioan.
1977an Ekialdeko izarra film laburrarekin debuta egin zuen, hortik aurrera errealitate bat izango zen marrazki bizidunak euskaraz sortzea, egitea eta kontsumitzea. Juanba Berasategiren Animaziozko lehen film luzea etorri zen gero, 1985ean, Kalabaza tripontzia. Espazioan dabilen satelite bibotedun harekin hasi zen dena, eta han ziren Kukubiltxo, Tartalo, Galtzagorri… mundu magikoa jaio zen 1985ean.
Film gehiago etorri ziren gero: Lazkaotxiki, Fernando Amezketarra, Txirrita, Barriola San Adriango Azeria, Tormeseko itsumutila eta oraindik estreinatzeko dagoen NUR eta Herensugearen tenplua.
.