Amarauna
Amarauna
Segiko absolbituak eta Arrozen eguna, hizpide asteburuan
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, eta hurbiletik jarraituko dugu jaia. Igandean, berriz, Bilbotik egingo dugu programa, baina Araba Euskaraz festan gertatzen denari ere begiratuko diogu.
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan larunbatean. "Amarauna" saioan, Maren Belastegi, presidentearekin eta Lekeitioko euskara-teknikariarekin hitz egingo dugu. Bestalde, prozesionari edo pinu-beldarraren bizi-ohiturak azalduko dizkigu Antton Alberdi EHUko ikerlari eta Euskal Natura taldeko kideak. Eta odol-emaileen eguna izaki, emaileak, hartzaileak eta datuak bildu ditugu larunbateko saiorako.
Igandean, berriz, Segiko 2 absolbiturekin hitz egingo dugu: Olatz Izagirre eta Garazi Rodriguez. Olatz kartzelan geratu zen haurdun, eta epaiketa hasi aurretik ama bihurtu eta sexu-torturak salatu ditu. Euren bizipen pertsonalak jasoko ditugu. Horretaz aparte, La Puebla de la Barcatik Araba Euskaraz festaren gaineko berriak jasoko ditugu. Bilbon, Arriagara bisita gidatua proposatuko dugu. Musikaz, festaz, jantzitako bisitak izango dira. Enrike Bertek, gainera, OLBEren Opera Lagunen Bilboko Elkartearen opera-denboraldi berriaren aurrerapena egingo digu. Blogarien taldea Benito Fiz, Josu Lezameta eta Joxe Rojasek osatuko dugu, eta, besteak beste, taxisten haserrea sortarazi duen Uber aplikazioaz hitz egingo dugu.