Maddi Nazabalek erabiltzen ez ditugun hitzez jardun du Atzekoz Aurrera gogoetan. Desagertzera bidean jarri ditugun hiztegiko eleak aldarrikatu ditu atzean utzi dugun munduaren lekuko izateko.
"Badirudi isiltasunari beldurra diogula, edo ezerosoa egiten zaigula. Zarataz kexu gara, baina, aldi berean, apenas uzten diogu isiltasunari tarterik".