Sergio del Alamo legozale amorratua da, 2008tik hona dozenaka lego sortu ditu Arrigorriagako etxean. Egongelan ditu muntatutako pieza guztiak, beira-arasetan ongi gordeak. Herri-kiroletako maketak, hainbat herrialdetako skyline-ak eta, besteak beste, euskal musikarien erreprodukzioak; tartean, Zea Mays taldeko Aiora Renteria, Korrontziko Agus Barandiaran, Fito Cabrales eta La Otxoa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa