Leioako auzotarrak pozez zoratzen Pinosolo parkean basajaun bat egin dutelako. Lander Alvarez de Eulate lorezainaren burutazioa izan da, eta udal lorezainekin batera sortu dute bi metroko altuera duen burua, landareak, lurra edota egurra erabilita.
Basajaun parez pare genuela Lander Alvarez de Eulatek azaldu digu sormen prozesua; bere hitzetan, natura zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko tresna bikaina da eta baita euskal mitologia ezagutzeko modua ere.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa