Andoni Egaña
Atzekoz aurrera
"Lanetik ez da inor aberasten"
Forbes aldizkariaren zerrendan agertzen den euskal herritarrik aberatsenari begira jarri zaigu Andoni Egaña.
-
Dirua
4:03 min
Ondare handienen Espainiako Estatuko zerrendan 10. postuan ageri da Daniel Mate donostiarra. Horrek jakin-mina piztu eta bila ibili da Egaña. Harritu egin du bera baino gazteagoa izateak.
Argi esan digu: "dirua faltan duenak mila arrazoirengatik izan dezake faltan, gehiegi duenak arrazoi bakarrarengatik izaten du gehiegi". Eta bitartean Donostiako Konstituzio plazako argazkia zein den azaleratu nahi izan digu: "definizioz guztiontzat topaleku behar luke plazak, agorak. Ba ez duzu atsedentxo bat hartzeko edo begira egoteko soilik aulkirik topatuko, ondo ordaindu eta terraza batean ez bada".