Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Ostirala, apirilak 22

"Faktoria" berezia, Paristik

EITB Media

Iñaki Guridik gidatuta, Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen atariko, saio berezia egingo dugu Paristik bertatik.

  • Parisko irudi bat, Eiffel dorrea atzean dela

    Parisko irudi bat, Eiffel dorrea atzean dela

Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen atarian, Iñaki Guridik gidatuta, "Faktoria" Paristik egingo dugu. Igandeko bozketa egunaren aurretik, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen hautagaien aukerak aztertzeko, Mikel Rotaetxe, Olatz Simon eta Ander Arzak izango dira Euskadi Irratiak Parisen jarriko duen setean. 08:30ean, analisirako hartuko dituzte Ortzi Murua abokatua eta Politika Zientzietan espezializatua, Jorge Berné itzultzailea eta Maite Ubiria kazetaria. Antton Rouget ikerketa kazetariak eta Aitor Santi Parisko ospitale bateko ZIUko fisioterapeutak ere hauteskundeen bestelako ertzak ekarriko dituzte gurera.

Parisko argazkia bai, baina bederatziak ondoren, leihoa irekiko dio hiriburutik kanpoko herritarren bozkari Iñigo Leturiak, Ipar Euskal Herriko berri emanez; Yasmine Khrisek, aldiz, Marseillako berri emango du.

09:30etik aurrera, aldiz, hauteskundeen inguruko mahai-inguru berezia prestatu dugu. Gurekin izango dira Euken Ostolaza Radio France abesbatzako abeslaria, Patxi Berhouet "Le Monde"ko kazetaria, Miren Arzalluz moda museoko zuzendaria eta Maialen Arrieta Sorbonako zientzialaria.

Saioari amaiera, doinuz, Maddalen Arzallusek emango dio Miramongo estudioetatik.