Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Realaren jarraipena Europan

Maitane Urbieta, emakumezko esatari bakarra Europa Ligan

EITB Media

Realaren jarraipena egiten duen Euskadi Irratiko Kirolak saileko kazetaria albiste bilakatu da, berak nahi gabe, eta Movistar telebista kanalekoek elkarrizketa egin zioten joan den larunbatean.

  • Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko kazetaria

    Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: EITB Media

Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kirol kazetaria albiste bilakatu da, berak nahi gabe. Realaren jarraipena egiten du zumaiarrak, eta joan den astean txuri-urdinek PSV Eindhoven taldearen aurka jokatu zuen Europa Ligako norgehiagokaren kontakizuna egitera joan zen Herbehereetara. Biharamunean, UEFAk nabarmendu zuen Urbieta dela Europa Ligako emakumezko esatari bakarra.

Realarekin Europan debuta egiteko modu bikaina izan da Maitane Urbietarentzat. Alabaina, "Hiru Erregeen Mahaia" saioko bere lankideei egindako adierazpenetan berak esan bezala, espero dugu halako kontuak normalizatu eta albiste izateari utziko dioten eguna laster iristea.

Emakumea eta, gainera, euskalduna den Europa Ligako esatari bakarrari elkarrizketa egin zion Movistar telebista kanalak joan den larunbatean EITBren Miramongo egoitzan.

Albiste pozgarri honen aurrean, eta EITB osoaren izenean, Zorionak, Maitane!