Euskadi Irratia
Denboraldi berria
"Ekosfera" saioaren denboraldi berria Cristina Enean jarriko dugu gaur abian
EiTB
Euskadi Irratiak klima larrialdiari eta trantsizio ekologikoari eskaintzen dion saioak gaur, urriak 7, ekingo dio denboraldiari, Guillermo Roak gidatuta.
-
"Ekosfera" irratsaioa Cristina Enean. Argazkia: EiTB
Donostiako Cristina Enea Fundaziotik joan ze astean egin zen irratsaio bereziarekin ekingo dio denboraldiari Euskadi Irratiko "Ekosfera" programak gaur, asteazkena. Klima aldaketari eta trantsizio ekologikoari eskainitako tartea handikiro hasiko da ikasturte honetan, eta Guillermo Roa kazetaria izango du gidari.
Euskadi Irratiaren ildo nagusietako bat klima larrialdiari, energiei eta trantsizio ekologikoari konpromiso eta arreta berezia eskaintzea da. Hartara, "Ekosfera" irratsaioarekin batera, albistegi eta gainerako irratsaioetan ere azpimarra berezia izango dute klimarekin, jasangarritasunarekin eta garapen estrategia berrien inplementazioarekin zerikusia izango duten gaiek.
"Ekosfera"ren, estreinako irratsaioak, hartara, bi atal nagusi izango ditu. Bateko, Klima Aldaketa Euskal Herrian hizpide hartuta solastatuko dira hainbat aditu. BC3 klima aldaketaren ikerketa zentroko ordezkariak bai eta EHU, edota Cristina Eneakoak bertakoak gonbidatu dituzte aurtengo lehen zita honetara. Izan ere, Klima Aldaketa Donostialdean gaia izango dute hizpide bigarren solasaldian. Tartean, musika eta albisteak eskainiko dira. Urriaren 7an gaueko 22:00etan entzun ahalko da "Ekosfera" saio berezia; eta ordutik, asteazkenero 22:00etan edo igandero 15:00etan. Noiznahi, jakina, saioaren webgunean.
Guillermo Roa "Norteko Ferrokarrila" eta "Ekosfera"
Denboraldi honetan, "Ekosfera" saioaren ardura hartuko du Guillermo Roak. Kimikan doktore eta teknologia eta zientzia gaietan dibulgatzaile, 16 urte bete ditu Roak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, Euskadi Irratian entzungai dagoen "Norteko Ferrokarrila" irratsaioan. Aurrerantzean, bietan arituko da Roa.
(Guillermo Roa, Cristina Enean, denboraldiaren hasierarako prestatutako saioan. Argazkia: EiTB)