prentsa oharrak
'Faktoria'
Kubako egungo errealitatea
eitb.com
Erregimen Castristak aldaketak iragartzen dituen bitartean; gaur, uztailak 26, 1953ko ekintza historikoa ospatzen dute.
Uztailaren 26an, Kuban jai eguna da, egutegian gorriz margotuta datorrena. Bertan egonda, kalean askotan ikusten da honako esaldia idatzita: “Siempre es 26”. Izan ere, egun hori historikoki data garrantzitsua da.
Kuba Batistaren diktadurapean zegoen garaian, klandestinitatean, diktaduraren aurkako taldea antolatu zen. 1953ko uztailaren 26an, Santiago de Kubako Moncada kuartela erasotu eta bere egiten ahalegindu ziren 135 gerrillari.
Eraso hark ez zuen arrakastarik izan, helburua ez zuten bete, baina ekintza hori mugarria izan zen. Urte batzuk geroago, Batistaren bukaera ekarriko baitzuen. Ordutik, urtero gogoratzen dute.
M-26-J izenez bataiatu zuten eraso hura. Mugimendu hartako partaide izan ziren, besteak beste, Fidel eta Raul Castro anaiak eta Ernesto “Che” Guevara.
Euskadi-Cuba
Kuba eta Euskadi artean betidanik izan da harremana, eta Bilbon bada Euskadi-Cuba elkartea. Herrialdeari laguntzea du helburu, elkartasun politikoa bezala definitzen duena. Duela 22 urte sortu zen eta ordutik hainbat proiektu garatu ditu. Une honetan, esaterako, Guantanamoko bi gunetan ari da lanean, bereziki, nekazaritza garatzeko proiektuetan.
Egoeraren aldaketa
Kubako sozialismo eredua aldatzen ari da, erregimen Castristak aldaketak iragarri ditu. Hasteko funtzionario kopurua jeitsi da, 500.000 gutxiago, iniziatiba pribatua bultzatzeko. Nekazaritzan, ekoizle txikiak bultzatzea da Gobernuaren lehentasuna; eta langileak autonomo gisa lanean aritzeko laguntzak izango direla ere iragarri dute. Raul Castro presidenteak esan duenez, kubatarren bizi-maila hobetzea da helburu nagusia.