Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Udal bozak Ipar EHn

Hendaia, herritarren laurdena Hegoaldekoa duen udalerri gero eta handiagoa

Hegoaldeko 5.000tik gora herritar bizi da Hendaian. Udal hauteskundeetan boza emateko eskubidea izanen dute eta hautagaiek kontuan dute aniztasun hori. Etxebizitza eztabaidagai nagusien artean.

  • Hendaiak udaletxea

    Hendaiak udaletxea

    1:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

17.000 biztanle ditu egun Hendaiak eta bost urteren buruan 20.000 izanen direla uste dute. Hazkunde handia da: kilometro koadroko, 2.000tik gora herritar. 340 etxebizitzako proiektu bat inauguratu dute udan, baina beste udalerrietan bezala, etxebizitzarena herritarren arazo handiena dela agerian dago Hendaian ere. Bixente Brignon France Bleuko kazetariak azaldu digunez, etxeen % 40 bigarren etxebizitza da eta, Airbnb plataforma bidez, turismo etxeen fenomenoa ere badute.Elkargoak zenbait neurri hartu ditu horiei aurre egiteko baina bidea luzea da.

Hendaian herritarren laurdena baino da geihago hegoaldekoa. Aniztasun hori kontutan hartzen dute hautagai guztiek, adibidez, Kotte Ezenarrok. Alkate postua errepikatu nahi du Ezenarrok eta parean izanen ditu Laetitia Navarron ezker abertzalekoa, Laurent Tariol komunista eta Paskal Destruhaut, zentro-eskuinekoa.