prentsa oharrak
Euskadi Irratian
'Euskal kulturari emandako beste ostikada da Chillida Lekuren itxiera'
J.V.M.
EITB
Koldobika Jauregi eskultorearen hitzak dira hauek; berarekin batera Jabier Santxotena artista ere mintzatu da Euskadi Irratian museoaren egoeraz. Entzun atxikituriko audioan elkarrizketa osoa!
Pasa den ostiralean jakinarazi zuen Luis Chillidak museoa betiko ixteko erabakia. Jaurlaritzarekin eta aldundiarekin akordiorik itxi ezin, eta penatuta baina, Zabalaga baserriko zelaiak hesituta jarraituko duela adierazi zuten. Artistaren lana ikertzen dutenentzat soilik, bisitarientzat itxita. Urtebete baino gehiago ari ziren hizketan erakunde eta Chillida familia.
Hiru gauza eskatzen zituzten Chillidaren ondorengoek. Obrak euren lekuan, Chillida Lekun jarraitzea.Museoak Chillidaren lanak bakarrik jasotzea, ez beste inorenak, eta haren ondarea jaso eta kudeatzerakoan erabakiak hartu ahal izatea.
BI artista izan ditu Euskadi Irratiak solasaldian gonbidatuak. Horrela mintzatu dira. Koldobika Jauregi eskulturgileak esana: "Euskal kulturari emandako beste ostikada bat da Chillida Lekuren itxiera".&' || 'nbsp; Jabier Santxotenaren esanetan: " Itxieraren errudunak nortzuk diren erantzutea ez da erraza".
Entzun elkarrizketa osoa atxikituriko audioan!