Itxi

prentsa oharrak

Literatura nekez harrapatuko du liburu elektronikoak

Arantxa Iturbe

Euskadi Irratia

Disenatzaile bihozdunak esana

Honi esaten zaio zer nahi, huraxe aukeratzea: denok egiten dugu pixka bat, baina irrati tarte baterako sarrera-hitzak prestatzeko ardura dugunok, gehiago eta nabarmenago. Gaurko hitzak hauek dira: "nik uste, literatura nekez harrapatuko duela liburu elektronikoak. Beste textu bat bai, eta gainera, onuragarria izango da oso. Baina literaturak liburua du objetu, eta niri iruditzen zait ez dela sekula galduko".


Disenatzailea da hizketan ari dena, Alberto Corazon, pintore eta eskultore ere badena bera. "Ezerk ez du aurrekoa kentzen. Aurrekoari erantsi egiten zaizkio berriak". Hori ere esan du.


Orain artekoari eransteko, gaur ere, bederatziak arte, Arratsean, Euskadi irratian.