prentsa oharrak
Iñigo Urkullu
'Ezker abertzalea era batera edo bestera hausteskundeetan egongo da'
I.A
Euskadi Irratia
Eusko Alderdi Jeltzaleko burua izan da "Albiste Faktorian". Miñao ustezko ustelkeria eta espiotza auziaz gain, haustekundeetaz ere aritu da Iñigo Urkullu.
Miñao ustezko ustelkeria eta espioitza auzia besteak beste hizpide, sozialistak eta popularrak, EAJren aurka eginez maltzurkeriaz jokatzen ari direla salatu du EBBko buruak Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan. Izan ere, Urkulluk azpimarratu du alderdiaren estatuten arabera ez dela erraza ustez auzian nahastuta dauden alderdikideak kanporatzea. Hori dela, Urkulluk onartu du auzi hau guztia kalte egiten ari zioal EAJren irudiari.Etorkizunean horrelako ekiditeko alderdi barruko estatutuak aldatzearen alde hitz egin du jeltzaleen buruak.
Bestelako gaietan, Urkulluk uste du Batasuna, ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan izango dela, era batera edo bestera.
Entzun elkarrizketa osoa atxikituriko audioan!