Itxi

prentsa oharrak

Elkarrizketa Albiste Faktoria

Erkorekak ezker abertzalearen azken adierazpenak itxaropentsutzat ditu

J.V.M.

EITB

Madrilen diputatua den Josu Erkoreka jeltzalea Toledoko itunaz baita Rufi Etxeberriak atzo Radio Euskadin eginiko adierazpenen inguruan ere mintzatu da, besteak beste, Euskadi Irratian.

Ezker Abertzalearen azken adierazpenen harira Josu Erkorekak&' || 'nbsp; "positibo eta itxaropentsuak" direla esan du Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan. Jeltzalearen esanetan: "Guztiok itxaroten dugu ETAk adierazpena egitea eta hala balitz bakearen aldeko apostu sendoa litzateke".

Erkorekaren ustetan, "gizarteak eskatutako egingo balu txaloak mereziko lituzke". Ezker abertzalea haustekundeetan egotearen inguruan eta horrek sortu duen eztabaidagairi buruz galdetuta, baldin eta adierazpenak beteko balira "ez legoke arrazoirik Alderdi Politikoen Legean azken orduko aldaketak egiteko".


Toledoko Itunaren inguruan berriz, ikuspuntu ezberdinek adostasuna zailtzen dutela esan du. Bestetik jubilazio adina 65 eta 67 urteren artean kokatzeak sortu duen eztabaidaz ere hausnarketa egin du: "Debatea publikoa adinean kokatu izana oso adierazgarria da, baina beste faktore asko ere badira sistema bati buruzko balorazioa emateko"

Entzun elkarrizketa osoa atxikituriko dokumentoan.