Itxi

prentsa oharrak

HEM-TRINDOOR Herri Txapelketa

Pasai San Pedrok eta Aizarnazabalek egin dute aurrera asteburu honetan

Erredakzioa

eitb.com

Pasai Donibaneri eta Berrizi irabazi diete.

Hitzordu bikoitza izan dugu larunbat honetan, urriaren 30ean, HEM-TRINDOOR Herri Txapelketan. Bi kanporaketa egin dira: horietako batean,&' || 'nbsp;San Pedro eta Donibane&' || 'nbsp; pasaitarrak lehiatu dira, itsasoko dema klasikoei segida emanez;&' || 'nbsp; bestean, gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko dema berri bat bizi izan dugu: Aizarnazabal vs Berriz.

Lehenbiziko norgehiagokan, Pasai San Pedro nagusitu da eta, bigarrenean, berriz, Aizarnazabal izan da garailea. Dema ikusgarriak izan dira biak eta marka berri bat ere ikusteko aukera izan dugu; hain zuzen ere, Loren Jauregik ezarri du arrauneko proban, 1.000 metroak 2''54"ko denboran beteta.

Hartara, Pasai San Pedrok eta Aizarnazabalek egin dute aurrera asteburu honetan, HEM-TRINDOOR Herri Txapelketan.

Trindoor Txapelketa, Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia"n, larunbat arratsaldero!