Itxi

prentsa oharrak

"Faktoria"

Wikileaks, egia bilatzen duen weborria

Xabier Unanue

Euskadi Irratia

Pertsona anonimoek eginiko filtrazioak argitaratzen ditu orriak. Irakeko gerra, Guantanamoko presoen egoera...

2006an sortu zen orria eta ordutik, munduko herrialde ezberdinetako ustekeria kasuen berri eman du. Kenyako hauteskundeen iruzurra izan zen abiapuntua, eta gaur egun Estatu Batuen dokumentu ezkutuak argitaratzear daude.

2010a izan da web orriarentzat urterik garrantzitsuena, nahiz eta aurretik lan handia egin. Uztailean, Afganistango gerraren dokumentu ezkutuak kaleratzean egin zen ezagun, bai orria eta baita bere fundatzailea ere Julian Assange.

Dokumentu hauek guztiak kaleratzearekin batera, eraso sexualak egitea egotzi zioten Juliani. Halere akusazio guzti hauek berehala desagertu ziren. Honek garbi utzi zuen Wikileaks-en sortzailearen izen ona kutsatu nahi izana.

Beti mugimenduan

Irakeko gerrako dokumentu ugari pilatu omen ditu Wikileaks-ek, eta hemendik gutxira kaleratuko omen ditu. Irailaren 29tik orria mantenimendu lanetan dabil, filtrazio berria ongi erakusteko.

Aldi berean Estatu Batuetako FBI agentzia ere, filtrazio berrirako prestatzen dabil.

Zein izango ote da hurrengo filtrazioa?