Itxi

prentsa oharrak

El Sol Jaialdia

Publizitatea hizpide, aste honetako "Amarauna" saioan

Erredakzioa

Amaitu berri den El Sol Iberoamerikako Publizitate Jaialdiaren gainean solasean aritu dira "Amarauna"n. Eztabaidan luxuzko bi gonbidatu izan dira: Gorka Goikoetxea eta Luis Petrikorena publizistak.

Amaitu egin da Donostian El Sol Iberoamerikako Publizitate Jaialdiaren 2010eko edizioa eta, aitzakia horri helduta, igande honetako "Amarauna" saioak publizitatearen mundua izan du aztergai.

Berezia izan da aurtengo El Sol publizitate jaialdia; alde batetik, 25. edizioa izan delako eta, bestalde, sari nagusia hutsik geratu delako, izan ere, epaimahaiaren ustez Platinozko Eguzkia lortzea merezi zuen lanik ez da aurkeztu.

Dena dela, 25. edizio honetan sari ugari banatu dira, eta asko Espainian egindako lanek irabazi dituzte.

"Amarauna" saioak jaialdia bera, eta orokorrean publizitatearen mundua, hartu ditu hizpide igande honetan. Hala, solasaldian luxuzko bi gonbidatuk hartu dute parte: Gorka Goikoetxea eta Luis Petrikorena publizistek, alegia. Entzun solasaldia!