prentsa oharrak
Elkarrizketa "Mezularia"n
"Musikenen gertatzen ari dena pena da: formetan ez dute asmatu"
M.S.
Euskadi Irratia
Iker Sanchez orkestra zuzendaria izan da "Mezularia"n gonbidatu, Musikene konserbatorioaren inguruko eztabaidaz ere mintzatu da.
Iker Sanchez Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria izan da astearteko "Mezularia" saioko gonbidatua.
Donostia, Bordele eta Munichen egin zituen ikasketak eta 2004an erabaki zuen orkestra zuzendari izatea. Bilbokoaz gain, Tenerife, Asturias, Donostia eta Gazteizko orkestra ezberdinak zuzendu ditu.
2007an Parisen orkestra zuzenari ikasketak egiteko plaza atera zuen.
Kamara musika alorrean, XX eta XXI. mendeko musika zabaltzeko hainbat talde instrumental sortu ditu: T.I 04 (Gasteiz), Musikene (Donostia), Kabos Ensemble (Bilbo), Cre-Art-Proyect (Londres)...
-2008tik EuskalHerriko Ikasleen Orkestra zuzentzen du. Grabazioak: Ensemble Residencias, Ensembre Wavekin. Rtve, Rne eta Eitbrentzat.