Euskadi Irratia
Faktoria
Athleticen ereserkiak bihotza suspertzen lagundu dezake
Jende askok darama Athletic bihotzean, baina, Bizkaiko Mediku Elkargoaren esanetan, Athleticen ereserkiaren 'doinu-erritmoa eredugarria da' bihotzekoa izan duen pertsona bat suspertzeko.
Kanpaina bat jarri dute martxan, Bizkaiko ikastetxe guztietan, irakasle zein ikasleei bihotz-biriketako bizkortzea egiten irakasteko.
Bizkaiko Mediku Elkargoaren esanetan, Athleticen ereserkiaren erritmoa primerakoa da, erritmo horretan egin behar zaiolako bihotzeko masajea bihotzekoa jasan duen pertsonari, bularraren erdialdean indarrez sakatuz.
Mikel Balza Bizkaiko Mediku Elkargoaren kideak Faktorian adierazi duenez, bihotzekoa izan duen pertsona bat suspertzeko "100 konpresio egin behar dira minutuko, eta talde txuri gorriaren ereserkiaren erritmoa hori da gutxi gorabehera". "Bi eskuak bihotzekoa izan duen pertsonaren bular gainean jarri, esku bat bestearen gainean, eta Athleticen ereserkiaren erritmoan presioa egin behar da", gaineratu du Balzak.