Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
EPPK-ko bitartekarien atxiloketen harira erreakzio asko izan dira
Barrenak ezker abertzalearen konpromisoa berretsi du, Laura Mintegik atxilotuak bakegintzan egiten ari diren lana azpimarratu du, eta Asier Arangurenen anaiak atxilotuen egoera izan du hizpide.
Madrilera eraman dituzte atzo atxilotutako Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 8 bitartekarietako zazpi, epailearen aurrean noiz deklaratuko duten zain. Arantza Zulueta abokatua, berriz, Bilbon dago. Atxilotutakoen helburua presoak kontrolatzea zela argudiatu du Barne ministro espainiarrak.
Pernando Barrenak ezker abertzalearen konpromisoa berretsi du "Mezularia" programan, Laura Mintegi EHko Bilduko bozeramaileak horiek bakegintzaren alde egiten ari diren lana agerikoa dela azpimarratu du, eta Asier Arangurenen anaiak, Gaizka Arangurenek, atxilotuen egoera izan du hizpide "Faktoria" programan.