Patxi Lopez PSE-EEko buruak astelehen honetan esan du irailean erabakiko duela Euskadin legebiltzarkide gisa jarraituko duen ala behin betiko Madrilera joango den. Izan ere, asteburu honetan Ekintza Politikoko idazkari izendatu dute Lopez PSOEko exekutiba berrian. ''Edonola ere, beti izango naiz euskal sozialista eta hemen izango ditut sustraiak’’, esan du Radio Euskadiko elkarrizketa batean. (Elkarrizketa gaztelaniaz)
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa