Danborrada 2017
Danborrada 2017
EiTB
Neska-mutikoak izango dira protagonista nagusi ETB1eko goizeko programazioan, eta, gauean, jai amaiera, ETB2n.
Informazio gehiago (1)
Gaur, Donostiako haur danborradan parte hartuko duten neska-mutikoak izango dira protagonista nagusi ETB1eko goizeko programazioan. Emanaldia 11:40ean hasiko da eta Imanol Artolak egingo du kontakizuna. Beste behin ere, Danbor Nagusiak, Jeneralak, laguntzaileek, Easo Ederrak, damek, pertsonaiek eta palafrezainek hiriko kaleak zeharkatuko dituzte. Luisma Laboa kazetaria kalean egongo da haur eta gaztetxoekin hizketan eta ibilbidearen nondik norakoak zuzen-zuzenean azaltzen.
12:00etan haur guztiek San Sebastian Martxa eta Donostiako Antzinako Himnoa joko dituzte Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Era horretan desfileari hasiera emango zaio Alderdi Ederren, eta Sarriegi maisuaren melodiak interpretatuko dituzte hiriko kaleetan zehar.
Ospakizunei amaiera emateko, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, bandera jaitsiko du gaueko hamabietan. Orduan, Konstituzio plazan bildutako Union Artesana elkarteko danborrariek San Sebastian Martxa joko dute, azkeneko aldiz, jaiari bukaera emateko. Aurten Aitor Oyarzabal estreinatuko da Danbor Nagusiaren zereginetan, eta esan dutenez, oso ezagunak diren bi abesti berri joko dituzte jaia animatzeko. Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik egingo dute kontakizuna 23:45etik aurrera, ETB2n.
eitb.eus-en streaming bidez
eitb.eus-ek Danborradaren ekitaldi ezberdinen jarraipen berezia egingo du. San Sebastian jaien inguruko emanaldi guztiak zuzenean, streaming bidez, eskaintzeaz gain, danborradaren inguruko informazio guztia ikusgai izango da webguneak ekitaldiaren inguruan prestatu duen atari berezian.
berezian.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa