Sanferminak
Emakumeen kontrako indarkeria
Iruñeko Udaltzaingoa beste sexu-eraso baten salaketa ikertzen ari da
RADIO EUSKADI
Astelehen goizaldean Takonera parkean sexu eraso bat jasan duela salatu du emakume gazte batek.
Ustez, astelehen gauean Iruñeko sanferminetan izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa, Radio Euskadik berri eman duenez. Erasoa goizaldeko bostetan gertatu ei da Iruñeko Takonera parkearen inguruan, emakumeak jarritako salaketaren arabera.
Gainera, gainean zeraman poltsa ere lapurtu diotela salatu du iruindar gazteak.
Salaketa jaso orduko indarkeria matxistaren biktimen arretarako protokoloa aktibatu dute agintariek eta mediku probak egin dizkiete gazteari.
Ikerketa zabalik dago, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
ilotu.
ilotu.