Sanferminak
Emakumeen kontrako indarkeria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteburuan bost gizonezko espetxera bidali dituzte 19 urteko emakumezko bati sexu erasoak egitea egotzita
Argazkia: EFE
Iruñeko Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da 2016ko sanferminetan Nafarroako hiriburuan izandako sexu erasoaren kasuan. Asteburuan kartzelara bidali dituzte uztailaren 7an 19 urteko emakumezko bat bortxatzea egotzita atxilotutako bost gizonak.
Erasoa ostegun goizaldean gertatu zen Iruñea hiriko erdigunean. Bost gizonezkoek -bat guardia zibila da-19 urteko emakume madrildar bat atari batean sartu eta eraso egin zioten. Biktimak jarritako salaketaren ondotik, ostegunean bertan identifikatu eta atxilotu zituzten erasotzaileak eta atzo epailearen aurretik igaro ondoren espetxeratu egin zituzten.
Udalak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, akusazio partikular gisa aurkezteko erabakiak gobernu batzordearen erabateko babesa izan du.
Halaber, Iruñeko Udalak sexu erasoen aurrean "tolerantzia zero" izateko mezua berretsi du Udalak, izan erasoak intentsitate altuak edota baxukoak.
Sexu erasoak salatzeko beharra nabarmentzeaz gain, horiek saihesteko modu aktiboan inplikatzeko eskatu die Udalak herritarrei.
Udalaren esanetan, gisa horretako jarrerak desagerraraztea eta Iruñea indarkeria horren kontrako erreferente bihurtzea da helburua.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa