Sanferminak
Ugandako sanferminak
X. CASADO | EITB.EUS
Ugandako umezurtz-etxe bateko haurrek zapi gorriarekin, txupinazoarekin eta entzierroarekin ospatu dute sanferminetako lehen eguna.
Sanferminetako zezenak Iruñetik ihes egin dute eta momentu honetan Afrikan daude. Azkeneko berrien arabera, sanferminetako lehen entzierroko zezenak Ugandako Moyo herrian daude.
“Moyo Babies” umezurtz-etxeko haurrek sanferminez gozatzeko aukera ez dute galdu nahi izan eta, milaka kilometrotara bada ere, jai giroan ospatu dute jaietako lehen eguna. Haurren irudimenak ez dauka mugarik eta tradizioak agintzen duen moduan, santuari abestu eta gero hasi dute Ugandako entzierroa.
Bideo zoragarri hau Isamel Yagüek igo du bere Youtubeko kanalera.
Momentuz ez dago jakiterik zezenak sasoiz bueltatuko diren Iruñera.
Umorerik behintzat ez da falta.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa