Sanferminak
'Sanferminak berdintasunean'
Agentziak | Erredakzioa
Aurtengo kanpainaren irudia 2015ekoa bezalakoa da: esku gorri bat zabalik, indarkeria matxista arbuiatzen dela islatzeko.
Emakumearen Udal Kontseiluaren 'Sanferminak berdintasunean' taldea kalera irten da larunbat honetan Iruñean, 'Eraso sexistarik gabeko jaien alde' ekimenarekin; aipatu ekimena datorren astean aurkeztuko duten udal-kanpainaren barnean dago.
Hainbat jarduera egin dituzte: zunba-saio bat, performance bat eta kalejira bat ere; xedea izan da nabarmentzea emakumeek nola nahi duten jai-guneak betetzea: abiapuntu izanik gozamena, laguntasuna, dantza eta askatasuna, bai eta salaketa eta emakumeei jaietan ezartzen zaizkien oztopoak apurtzea.
'DesenCORSE tándonos' izenburupean, jarduerak Laura Berro Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi bereziaren hitzekin hasi da, eta zunba saio batekin. Gero, Iruñeko TO Taldeak bere performancea aurkeztu du, eta jarraian kalejira egin dute, hainbat kaletatik.
Kanpainaren gaineko materiala banatu dute; helburua da hiritarren erantzuna aktibatzea jaietako sexu-erasoen aurka, eta jendeari jakinaraztea zeintzuk diren halako erasoei aurre egiteko orientazio-, arreta- eta salaketa- zerbitzuak.
Gune seguruak, emakumeek biolentzia eta arriskurik gabe gozatu ahal izateko
Asmoa da jai-guneak, eta hiriko gainerako guneak ere, seguruak izatea; horietan, emakume eta gizonen errespetu-jarrerak aukera eman beharko lieke neska eta emakumeei gozatzeko, biolentzia eta arriskurik gabe, edonolako sexu-erasorik gabe.
Aurtengo kanpainaren irudia iazkoa bezalakoa da: esku gorri bat zabalik, indarkeria matxista arbuiatzen dela adierazteko.
Iruñeak erabili duena Berdintasunerako Nafarroako Institutuak proposatutako irudia da, baina moldatu du, Udaletxe Plazako zapi gorrien hondoa gehituz.
hondoa gehituz.hondoa gehituz.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa