09:04

Sanferminak

Zazpigarren entzierroa

Garcigrande, ziztu bizian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zezenek historia modernoaren bigarren entzierro bizkorrena egin dute. Bi pertsona zauritu dira adarkadaz.

0:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garcigrande ganadutegiaren zezenek entzierro bizkorra egin dute, eta gutxienez bi pertsona zauritu dituzte adarkadaz.

Hain zuzen ere, sanferminetako zazpigarren entzierroak 02:12 iraun du, hau da, historia modernoaren bigarren azkarrena izan da. Bizkorrena 2011. urtean korritu zuten El Pilar ganadutegiko sei zezenek, segundo bat gutxiago behar izan baitzuten zezen-plazako ukuiluetara heltzeko.

Gaurkoan, zezen taldea Santo Domingon bertan luzatu da, eta kalearen amaieran animalietako batek aurrea hartu du. Horrela egin dute lasterketa guztia. Dena dela, ez dute korrikalarien aurka egin, eta entzierroa, oro har, garbia izan da.

Lasterketak bi zati izan ditu: Mercaderes arte, eta Estafetatik aurrera. Bigarren kale horretan, korrikalari ugari eta zezen batzuk erori dira, baina bizkortasunaren ondorioz, ez zezenek maltzur jokatu dutelako.

Kale hori atzean utzi eta gero, Telefonica eta kailejoia arazo barik pasatu dituzte. Bi zezenek egin dute lehenik eta behin plazan barrena; anaiek joaldunekin batera egin dute, segundo batzuen ostean.

Bihar aurtengo sanferminetako azken entzierroa izango da, eta, ohi denez, ganadutegi ospetsuena eta korrikalarien faboritoa utzi dute azkenerako: Miura.

Encierro entzierroa uztailak 13 San Fermin. EFE

Encierro entzierroa uztailak 13 San Fermin. EFE

Encierro entzierroa uztailak 13 San Fermin. EFE

Argazkiak: EFE

Zauritutakoak

Orotara hiru korrikalari eraman behar izan dituzte Nafarroako Ospitalera; bi, adarkadaz zaurituta. Hauek dira:

- J.E.S. (22 urtekoa eta Calahorrakoa ?Errioxa-). Adarkada du hanka batean. Mercaderesetik eraman dute.

- P.D.C. (32 urtekoa eta Palentziakoa). Adarkada du bularrean. Espoz y Mina kalean harrapatu dute.

- X.P.C. (18 urteko nafarra). Kolpe bat du belaunean. Santo Domingon zauritu da.

Iruzkinak