13:25

Sanferminak

Txupinazoa

Errespetu osoa adierazi dio Jaurlaritzak Udalari ikurrina jartzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sanferminetan garrantzitsuena “jaia bera” dela azpimarratu du Josu Erkoreka bozeramaileak eta, hortaz, jai-giroa “eztabaida politikoekin” ez zikintzeko eskaera egin du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Errespetu osoz" hartu du Eusko Jaurlaritzak ikurrina Iruñeko balkoian jartzeko erabakia. Horrez gain, sanferminetan garrantzitsuena “jaia bera” dela azpimarratu du Josu Erkoreka bozeramaileak eta, hortaz, jai-giroa “eztabaida politikoekin” ez zikintzeko eskaera egin du.

Hala ere, “elkarrizketaren bidetik” konpon daitezkeen gaiak “ez judizializatzea” eskatu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Iruñeko Udalak hartutako erabakia “baliagarria” dela adierazi du Erkorekak. “Ikurrina jartzea beste erakunde publiko batek hartutako erabaki baliagarria da”, nabarmendu du.

Era berean, sanferminetan daudenentzat “garrantzi gutxiko” eztabaida politikoa dela adierazi du Erkorekak.

Bestalde, Erkorekak esan du Jaurlaritzari ez dagokiola ikurriña jartzea legezkoa den ala ez erabakitzea. “Araua beste erakunde batzuek ezarri dute; horiek izan beharko dira legea bete den ala ez aztertzea”, gaineratu du.

Iruzkinak