Itxi

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia 2019

'Gure Mundua', Bilboko Aste Nagusiko kartel irabazlea

Agentziak | Erredakzioa

Mario Larrinaga Mochalesek diseinatutako kartelak lehiaketa irabazi du. Egileak 3.000 euroko saria bereganatuko du.

  • 'Gure Mundua', kartel irabazlea

    'Gure Mundua', kartel irabazlea. Argazkia: Bilboko Udala

Marijaia hegazkin txiki batean hegan egiten izango da Bilboko Aste Nagusiaren irudia. Mario Larrinaga Mochalesek diseinatu du aurtengo lehiaketan garaipena lortu duen kartela. 175 lan aurkeztu dituzte parte-hartzaileek, eta kartel irabazleak herritarren eta epaimahai profesionalaren botoen % 32 eskuratu ditu.

Horrela, 'Gure Mundua' kartel irabazlearen egileak 3.000 euroko saria bereganatuko du.

Mario Larrinaga Mochalesek Publizitate ikaslea da eta 20 urte ditu. Aste Nagusiaren 'aitatzat' jo duten Quico Mochalesen iloba da. Aste Nagusia abuztuaren 17tik 25era arte izango da aurten.

Finalera heldu ziren sei kartelen artean aukeratu dute irabazlea. Guztira, 175 proposamen aurkeztu zituzten, besteak beste, Nafarroa, Bartzelona, Madril, Albacete, Valentzia, Sevilla eta Coruña aldetik bidalitakoak, baina gehienak bertako egileenak ziren.


Aste Nagusiaren irudia izateko lehiatu diren sei kartelak. Argazkia: Bilboko Udala



MARIJAIA 2018 - 01 NOLA SOINU HALAN ZEINU