Herriak eta Hiriak
Aste Nagusia 2018
Bilboko Astenagusiko Txikigunearen egitaraua 2018
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haurrentzako guneak lau espazio izango ditu, eta 24 jarduera baino gehiago.
-
Argazkia: Bilboko Udala
Txikigunea benetako “Balioen Uri Txiki” bihurtuko da familientzat. Bilboko Udalak etxeko txikienek, 0 eta 12 urte bitartekoek, ikasten eta balioetan hezten diren bitartean jaietan ondo pasatzeko programa bat prestatu du.
Aurreko edizioetan bezala hauxe da goiburua: “Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori”. Udalak balioak landu gura ditu, batez ere, ilusioa, esfortzua eta bizikidetza, eta familien artean sustatu gura ditu, olgetan ere ikasiz.
Familientzat antolatutako parkearen gunea Aste Nagusian lekurik arrakastatsuenen artean dago. Iaz, 150.000 umek baino gehiagok parte hartu zuten Casilda Iturrizar parkeko eta pergolako instalazioetako jardueretan.
Txikiguneak 4 alde izango ditu, eta 24 jardueratik gora; hala nola, puzgarriak, ludoteka, arrantza, boladun igerilekua, rokodromoa, magia, makillaje, birzikatze eta irrati-tailerrak, olgetan ikasteko.
MAITEZITU GUNEA (0-4 urte)
Maitasuna eta Heziketa uztartzea (maitasunetik heztea). Haur txikientzat da gune hau eta Ricardo Bastidaren iturria dagoen plazan eta umeen jolasgunean egongo da. Gune hauek egongo dira:
- Izarren bila: hareaz beteko aldea, zenbait jolas egiteko prestatuta dagoena.
- Izarretaraino: puzgarriak txikientzat.
- Izarteka: izarretako ludoteka.
- Izar goxoak: txikien zentzumenak estimulatzeko jolasak.
- Izartxoak: seinei bularra emateko aldea eta haur-kotxeak aparkatzeko espazioa.
- Arrantzan tzan tzan: umetxoek arrantzan egiteko gunea.
- Galaxian: boladun igerilekua.
- Izar gora: umetxoentzako rokodromoa.
POZAKTIBATU (5-12 urte)
Poztasuna eta Aktibotasuna uztartzen dira (poztasuna aktibatzea). José Anselmo Clavé pasealekutik Darío de Regoyos kalera arteko zatian egongo da eta txikienentzat izango da. Hurrengo jarduerak izango ditu:
- Poztasunaren makina: puzgarri ezberdinez osatutako zirkuitu itxia, barruan dugun poztasun guztia aterarazi egingo diguna.
- Izar Zoroak eta Izar splash: urarekin erlazionatutako ekintzak, barruan dugun poztasuna aktibatzeko.
- Izarrekin jolasten: familiak olgetan egoteko jolasak.
- Izar jokoak: etxeko izar txiki eta handientzako jokoa.
BILZIKLATU (5-12 urte)
Bilbo eta Birziklatu kontzeptuen uztarketa da. Udalak ingurumena zaintzeko duen konpromisoa agerian geratzen da espazio honetan. Jasangarritasuna eta birziklatzea dira gaiak. Parkeko iturri zibernetikoaren ondoan egongo da. Hauek dira egin ahal izango diren jarduerak:
- Bilzikla: birziklatzeko tailerraren espazioa izango da, tailer autodidakta bat izango da, irudimena lantzeko.
- Izarrak zaindu: arrantzaleak izango gara eta birziklatzeko gaiak harrapatuko ditugu.
- Izar mezulariak: tailer magikoa eta sortzailea non parte-hartzaileek bere irudimena erabiltzen duten mezu ezberdin helarazteko hainbat sentimendu eta balore landuz.
- Egurrezko izarrak: barre egiteko eta olgetan ikasteko eskuz egindako egurrezko jolasak 20tik gora dira.
ELKARANIZTU (5-12 urte)
Elkartasun eta Aniztasun kontzeptuen batuketa da. José Anselmo Clavé eta saskibaloi-kantxa zaharraren artean kokatuta. Gune honek ekintza hauek izango ditu:
- Izar txiki izar handi: umeek aurpegia makillatzeko tailerra.
- Izar Barritxu: irrati-uhinez ikasteko aukera.
- Izarren Behatokia: informazio puntua eta zerbait hartzeko txosna.
- Marijaia Txiki stand-a: Marijaia Txikia egongo da erakusketa-stand honetan.
- Bilboko Izarra (gargantua): Bilbok bere-bereak dituen pertsonaien artean Gargantua dago.
- Izar korapiloa: izarren laberintoa.
- Izar disdira: Photocall dibertigarria, izarrak distiraz islatuta agertzeko argazkiak egiteko lekua.
TXU TXU TRENA
Txu Txu trena Bilboko Udaletxearen albotik (San Agustin) Casilda Iturrizar parkeko geralekura (Kale Nagusia 60) edo alderantziz jendea doan eramateko zerbitzua da. Noranzko bietako trenak 25 minuturik behin abiatzen dira abiapuntuetatik.
Parte-hartzaileek karroak eramateko egokituta egongo dira trenak. Gainera, arrapala homologatua edukiko dute mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak gurpil-aulkitik altxatu barik trenera igo ahal izateko.
IDENTIFIKAZIO ESKUMUTURREKOAK
Txikigunean jendea lasai eta seguru egoteko udalak 10.000 eskumuturreko banatuko ditu umeak galduz gero euren arduradunak identifikatzeko eta horiekin harremanetan jartzeko. Txikigune barruko Izarren Behatokian har daitezke don zenbat-gura eskumuturreko.