Itxi

Herriak eta Hiriak

Gasteizen

Gizon bat atxilotu dute amari eraso egin eta sakelako telefonoa lapurtzea egotzita

Agentziak | erredakzioa

Erasoa astelehenean gertatu zen Zabalgana auzoan. Gaztea atxilotu ostean, astearte honetan epailearen aurrera eraman dute.

23 urteko gizon bat atxilotua dute Gasteizen, amari eraso egin eta sakelako telefonoa lapurtzea egotzita.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, ustezko erasoa atzo (astelehena) gertatu zen Zabalgana auzoko etxebizitza batean.

Udaltzainak etxebizitzan bertaratu ziren eta biktima bakarrik topatu zuten. Amak jakinarazi zienez, semearekin eztabaida izan eta gero, hark bultzatu eta lurrera bota zuen; ondoren, sakelako telefono hartu zion, saltzeko asmoz.

Handik gutxira, semea etxera itzuli zen eta orduan atxilotu zuten. Gaur epailearen aurrera eraman dute.