Herriak eta Hiriak
Gertaera
Donostiako Onkologikoaren zati bat hustu dute sute baten ondorioz
eitb.eus
Guztira 300 bat pertsona atera behar izan dituzte, horien artean langilek eta paziente anbulatorioak, ospitaleratuta zeuden pertsonak kanpora ateratzea behar izan ez delako.
Donostiako Onkologia Institutuaren zati bat hustu dute gaur (ostirala) goizean, sute baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Osasun zentrotik azaldu dutenez, guztira "300 bat pertsona" atera behar izan dituzte, horien artean langilek eta paziente anbulatorioak, ospitaleratuta zeuden pertsonak kanpora ateratzea behar izan ez delako.
Suhiltzaileek esan dute gertaerak 10:00ak aldera izan direla, galdera gelan, soldatze lanak egiten ari zirela.
Txisparen batek galdara baten estaldura isolatzailea ukitzeak sute txiki bat eragin du. Halere, sute txikia dagoeneko itzalita zegoen suhiltzaileak bertaratu direnerako.
Bestalde, Onkologikotik adierazi dutenez, ke beltza teilatu lauan metatzeak larrialdietako alarma piztea eragin du, eta dagokion ardura-protokoloa jarri dute martxan.
Halaber, "hogeita hamar edo berrogehi minututan" osasun-zentroa normaltasunera itzuli dela adierazi dute.