Herriak eta Hiriak
Bilbo
Garellanoko azken dorrea Euskadiko bizitoki-eraikin altuena izango da
eitb.eus
Dorreak 36 solairu izango ditu; gehienez 198 etxebizitza, 235 aparkaleku, galeria komertzialerako alde zabala izateaz gain, hiri-parkea ere aurreikusten du.
-
Imagen de la futura torre de Garellano. Foto: Ayuntamiento de Bilbao.
Garellanoko urbanizazioaren azken dorrea, Euskadiko bizitoki-eraikin altuena izango da, 119 metrorekin, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak dorrearen aurkezpenean azaldu duenez.
Dorreak 36 solairu izango ditu; gehienez 198 etxebizitza, 235 aparkaleku eta galeria komertzialerako alde zabala edukiko du.
Eraikina hartuko duen lursailak 2.247 metro karratuko azalera dauka eta eraikitzen ari diren etorkizuneko Termibus lurpeko autobus geltokiaren ondoan dagoena da.
Gaur egunean, lursail honetan eta terminal berria eraikitzeko lanak garatzen diren bitartean, behin-behineko autobus geltokia dago. Geltoki berria 2019ko maiatzerako bukatuta egotea espero da.
Eraikinari dagokionez, nabarmengarria da 15 metroko altuera izango duen oinaldea. Aipatutako honek, merkataritza-bulego erabilerarako hiru solairu edukiko ditu eta Termibuseko lursaila eta Garellano esparruaren arteko konexioa erreztuko du. Bere goiko aldea, bertan bizi direnek erabili eta gozatzeko plaza altua izango da.
Laburbilduz, eraikinak, aparkaleku eta trastelekurako bost soto maila, merkataritza eta bulego erabilerarako hiru solairu sarbide bereziarekin, oinaldearen gainean hiru solairu bertan bizi direnen erabilerarako eta etxebizitzetarako 30 solairu izango ditu.
Lursail honetako lanak bukatzen direnean, zortzi lursailen artean bananduta, 612 etxebizitza babestu eta 440 libre eraikita egongo dira.
Gainera, urbanizazioak 5.700 metro karratuko hiri-parkea aurreikusten du.
Hirigintza proiektu hau, 2007an Pritzker Saria irabazi zuen Richard Rogers britainiar arkitekto ospetsuak diseinatu zuen.