Herriak eta Hiriak
Eraiste-lanak
Artxandako jolas-parke zaharra aste honetan hasiko dira eraisten
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspena da lanak lau hilabete barru amaitzea, hau da, 2018ko ekainerako. Parkea 1990ean itxi zuten.
-
Jolas-parkea 1990ean itxi zuten. Argazkia: EiTB.
Bizkaiko Foru Aldundia aste honetan hasiko da Artxandako jolas-parke zaharra eraisten, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Aldundiaren aurreikuspena da eraispen-lanak lau hilabete barru amaitzea, hau da, 2018ko ekainerako; lan horiek 800.000 euroko aurrekontua dute. Horrela emango zaie amaiera 1990etik itxita dagoen azpiegitura horri; 1974ko irailaren 14an zabaldu zuten, 15 urte lehenago.
Jolas-parkearen azalera hamar bat hektareakoa da; hau da, San Mames futbol-zelai berriaren azalera kontuan izanik, hamalau aldiz handiagoa da. Ganguren mendiko magalean dago, Galdakaoko udal-barrutian.
Parkeak piramide-formako sabaiak zituen, oso berezkoak; ospe handia izan zuen aurreko mendearen 70eko hamarkadan, bai eta 80koaren hasieran ere, baina gerora, pixkanaka-pixkanaka, fama galdu zuen, eta, azkenean, duela 28 urte itxi zuten. Udarako, ez da ezer geratuko toki horretan.